BERA KRUZ IKASTOLA

Bigarren Hezkuntza

Bera Kruz Ikastolako ikasleak gelan Bera Kruz Ikastolako ikasleak ekintza batean Bera Kruz Ikastolako ikasleak gelan Derrigorrezko bigarren hezkuntza (DBH) 12 urtetik 16 urterarteko etapa da. Beronekin amaitzen da Derrigorrezko Irakaskuntza Orokorra.

Etapa hau 4 kurtsotan banatzen da. Normalean, zenbat irakasgai harenbeste irakasle izango dute eta irakasle-tutore baten zuzendaritzapean egongo dira.

Laugarren kurtsoaren amaieran Derrigorrezko Hezkuntzaren amaiera izanik, euren lehenengo Graduatu Titulua eskuratuko dute.

Tutoretzak garrantzi berezia hartzen du ikaslearen Orientazio akademiko-profesionala ziurtatu beharraz hurrengo hasiko dituzten Batxilergo edo Ziklo Formatiboen ikasketen aurrean.

Aukerako asignaturak Informatika eta Alemana, bata edo bestea, astean bi orduz. Ingelera erreforzatzeko Natur Zientziak hizkuntza honetan ematen dira. Astean 32,5 ordu egiten dituzte kurtso bakoitzean.

Ikaslea ebaluatzeko plana

Lehen zikloa 6 ebaluazioz osatzen da. DBH 3 eta 4 kurtsoak bakoitzak 3 ebaluzio dauzka. Ebaluazio bakoitzeko programazioetan ebaluaketa era eta ebaluazio irizpideak adierazten dira.

NM750151-n jasoten dira ebaluazioarekin zerikusia duten irzpideak eta adostasunak. Ziklo amaieran irakaslegoak promozioa erabakiko du.

Anistasunaren trataera

Hezkuntza Premia Berezi eta Indartze Neurri guztiei kasu egingo zaie Ikastolako errekurtso pertsonal eta materialen arabera.

Laguntza gela

Laguntza Gelak arreta jarriko die laguntza osagarria behar duten ikasle guztiei, beti ere irakasle klaustroak edo irakasle kontseilu ebaluatzaile batek laguntza hori aurreikusi badute diagnostiko batetan oinarriturik eta gurasoen baimenarekin.

PIEE (Proyectos de Intervención Educativa Específica)

DBHko lehenengo eta bigarren kurtsoko hezkuntza premia bereziei erantzuna emateko baliabidea da. Urterik urte barriztatzen da eskaera, baliabide hau lortzeko.

Etorkinak

Badira kurtso batzuk gure herrian hainbat kulturetako etorkinak gure artean ditugula. Azken urteotan nabrmenki gehitu da etorkin kopurua gure ikastolan. Gehitze honi, erantzunik onena eman nahiez, errefortzu linguistikoaren baliabidea jaisten ari gara urterik urte. Era berean ikasle horien gurasoei laguntza bat eskaintzen zaie.

Bera Kruz Ikastola

Abesua, 5-7, 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Tlfa. 94 616 60 30 - Faxa. 94 616 94 63

berakruz@berakruz.eus

Garapena: dinamika