BERA KRUZ IKASTOLA

Eleanitz Proyect

Proeiktua 1991. urtean sortu zan. Hasieran 5 bat ikastola hasi ziren lanean eta gaur egun 100 ikastola inguruk erabiltzen dute metodologia hau.

Haur hezkuntzako etapa Joseph Maria Artigalek eramaten du eta LH-DBH ikastolen Elkarteak Euopako hitzarmen baten bidez hasi ziren proeiktua garatzen eta gaur egun Itailia, Holanda zein Finlandian ere erabiltzen da. LH 3-4. mailetako materialak Londreseko sari bat irabazi zuen eta gaur egun DBH-ko materaila europan dagoen konpetentzietan oinarritzen den aurreneko materiala dugu.

Inglesa hizkuntza bakarra da gelan, komunikatzeko hizkuntza dela ohartuko dira. Txip aldaketa haundia suposatzen du ikaslarentzat baina hizkuntza baten erabilgarritasunaz ohartzeko, familiarizatzeko eta ama hizkuntzarekin egiten den bezela modu naturalenean azaltzen da beraien bizitzan.

Hasieran ipuin bat kontatzen da eta beraiek errepikapen bidez jarraitzen dute. Ipuinaren ideia nagusia ulertzeko gai dira nahiz eta bertan esaten den dena ulertu ez (ama hizkuntzan ere berdin egiten dugu). Ipuinak beti ere beraien egoera pertsonaletik oso gertuko egoerak kontatzen ditu eta oso identifikatuta sentitzen dira.

Hizkuntza lantzeko erabiltzen den sekuentzia nagusia honela banatuko litzateke:

  • 1. Hizkuntzaren aurkezpena ipuina ahoz kontatuz. AHOZKOTASUNA.
  • 2. Kontatutako ipuina entzun. ENTZUMENA (CD) landuz berriro ipuina gogoratzeko.
  • 3. Ipuina liburu formatoan banatzen zaie eta oraingo honetan ikasitakoa irakurtzen hasten gara. IRAKURMENA.
  • 4. Orain arte kontatu, entzun eta irakurri dugun hori idazten hasten gara, horrela IDAZMENAri hasiera emanez.
  • 5. Bukatzeko umea ipuina AHOZ kontatzeko gai izango da.

Kontutan hartu umeak ikasitako inglesa kontextu baten ulertzeko eta erabiltzeko gai den arren, beste egoera batzuetan aplikatzeko oraindik ez daudela prest. Beraz, ez da gomendatzen umeari kontzeptu solterik galdetzea edota itzulpenik egiteko.

Deskontextualizaio prozesua luzea da. Role play ariketen bidez pixkanaka ipuinetik egoera errealetan aplikatzen joaten da. Beti ere umea animatu inglesez hitz egitera eta esaten duen dena onartu. Umea ez ebaluatzen saiatu momentu oro bestela umeak interesa galtzeko arriskua dago. Gogoratu ama hizkuntzan ere aurreneko hitz, esaldi… nolakoak izaten diren!

Informazio gehiago: www.eleanitz.org

Bera Kruz Ikastola

Abesua, 5-7, 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Tlfa. 94 616 60 30 - Faxa. 94 616 94 63

berakruz@berakruz.eus

Garapena: dinamika