BERA KRUZ IKASTOLA

Hezkuntza Marko Hirueleduna

Hezkuntza sistemaren oinarrizko erantzukizuna da ikasle guztiek hizkuntza komunikaziorako konpetentzia garatzea. Hezkuntza sistemak, hezkuntza baliabide guztietara sarrera bermatu behar die ikasle guztiei, berdintasun aukerak errespetatuz.

Bera Kruz Ikastolak, Eusko Jaurlaritzaren bidez datozkion Europar Batasunaren gomendioak jarraituz, hezkuntza hirueleduna sustatuko du eta asmo horrekin sartu da Hezkuntza Marko Hirueledun proiektuan. Proiektu honen helburua, Euskal Herriko ikasle guztien konpetentzia linguistikoa hobetzea da. Horretarako, hizkuntzen irakaskuntza eduki kurrikularren bitartez egitea sustatzen du tradizionalki erabili izan den hizkuntzaren ikasketa gramatikala barik metodologia komunikatiboak bultzatuz.

Proiektua, LH4 eta DBH1 mailetan abiatu da astean eman beharreko Gaztelera eta Ingelesezko ordu lektiboak gehituz, hizkuntza bakoitzari astean 5 ordu gutxienez esleituz. Hizkuntzok, gaiak ikasteko tresna eta hizkuntza bera ikasteko erabiliko dira.

Eusko Jaurlaritzak ikasle hauek hizkuntzetan izango duten ikasketa mailaren jarraipena egingo du kurtso amaieran proiektuak iraungo duen 3 urteetan.

Bera Kruz Ikastola

Abesua, 5-7, 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Tlfa. 94 616 60 30 - Faxa. 94 616 94 63

berakruz@berakruz.eus

Garapena: dinamika