BERA KRUZ IKASTOLA

Hizkuntza Normalkuntza

1. PROGRAMAREN BEHARRA ETA LEHENTASUNA.

Bertso txapelketa Bera Kruz Ikastola Markina-Xemeinen kokatutako Ikastola dugu. Herri hau euskalduna da, Lea-Artibaiko eskualdean dagoen herri-euskalduna hain zuzen ere. Ezer esan aurretik jakin behar dugu eskualde honetan euskaraz hitz egiteaz gain euskaraz bizi garela (Gero aipatuko dugu, baina ez legoke gaizki aurreratzea biztanle gehienak euskaldunak direla) eta horrek gure eguneroko bizitzan du eragina, gure jarrerak, pentsaerak, harremanak estuki daude lotuta euskararekin.

Curriculum berrian ageri den bezala hizkuntza faktore klabea da gizakiaren garapenerako. Garapen horrek bi eremu hartzen dituelarik. Bata, banakako eremua eta honek ahalbidetzen du pertsonak bere kabuz pentsatzea, bere ezagutza eraldatzea, bere jarrerak, ekimenak kontrolatzea. Bestea, eremu soziala, non giza taldeak hizkuntzaren bitartez mantentzen dituzte harremanak eta non kultura hizkuntzaren bidez igortzen da.

Jakin, baita ere, gaztelera egoera minorizatuan dagoela gure artean eta gaztelerarekiko jarrera ez dela beti positiboa izaten. Legediak eskatzen duen bezala, Oinarrizko Hezkuntza bukatzerakoan, bi hizkuntzak maila berean menperatu beharko lituzkete gure ikasleek eta horretarako ezinbestekoa dugu Hezkuntza komunitate guztiaren partaidetza (arestian esan bezala hizkuntzaren bi eremuak, gizabanakoa eta soziala).

Guzti honek hausnarketak, analisiak, ekimenak eta ebaluaketa tresnak aurkitzera eta proposatzera eramaten gaitu. Guk, hemen kokatzen dugu Ulibarri programa. Ulibarri programa tresna aparta, eta sistematikoa bihurtu da arestian aipaturikoa helburuak lortu nahi baldin baditugu.

Euskeraren Eguna 2. ORAIN ARTEKO BIDEA.

Gure azken urte hauetako ibilbidea ez da erraza izan. Kontutan izan aldaketa demografikoak eragin handia izan dutela eskola-sisteman eta Ikastolak ahalegin handiak egin behar izan dituela mugimendu horiei aurre egiteko. Bai irakasleak, bai gurasoak, bai ikasleak ere, denok, hezkuntza-komunitate guztiak, ahalegin aparta egin du normalkuntza prozesu honetan.

Eta Ulibarri Programak, zer rol jokatu du guzti honetan? Ulibarri Programa izan da gure erreferentea. Hau da, han islatu ditugu gure arazoak eta asmoak eta bera izan dugu gure abiapuntu eta helmuga.

Aurrera pausuak handiak izan badira ere (emaitzek diotenaren arabera) ez dugu pentsatu behar dena arrakastatsuki lortu izan dugunik, ez. Bidean geratu dira hainbat gauza lortzeke, hurrengo egitasmoan txertatuko ditugunak.

3. HURRENGO LAU URTETARAKO EGITASMOA

Bera Kruz Ikastolako ikasleak jolasten

  • 1. Ikastolako Eginkizunean, Ikusmiran eta Jardunbidean euskara izatea ardatz nagusietariko bat.
  • 2. Curriculum berrirako egin behar diren egokitzapenak euskaraz egitea.
  • 3. Ikastetxeko Hizkuntz Proiektua Curriculum berrira egokitu.
  • 4. Herriko Elkarteekin, zein kanpoko hornitzaile edo erakunderekin euskarazko harremana bultzatu, idatziz zein ahoz.
  • 5. Herriko zein eskualdeko kultur erakundeekin harremanetan jarri euskal ekimenak bultzatu eta euskararen erabilera sustatzeko.
  • 6. Ikasle etorkinak euskalduntzea.
  • 7. Hizkuntza kalitatea hobetzea bai ahozkotasunean baita idazmenetan ere irakur zaletasuna eta idazmenaz landuz.
  • 8. Administrazioak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu irakaslegoa birziklatzeko batez ere IKTak erabiltzerakoan asignatura desberdinetan eta konkretuki euskara alorrean.
  • 9. Ahozko interakzio didaktikoak lantzea Ikastolan.
  • 10. Gurasoen formazio ekimenak sustatu ikastetxean edo beste erakunde batzuetara bideratu.
  • 11. Euskararenganako sentsibilizazio kanpaina sustatu gurasoengan.
  • 12. Irakasle eta gurasoen arteko komunikaziorako euskara erabiltzea.
  • 13. Ikastolan zein Ikastolaz kanpo antolatzen diren ekimenak euskara izan dezatela ardatz.
  • 14. Herriko, Eskualdeko eta orokorrean gure komunitateko euskal ekimenetan parte hartu euskal kultura mantendu, ezagutu eta sustatzeko asmoz.
  • 15. Elkarren arteko interakzioa bultzatzea, beste euskalkiak eta azpieuskalkiak errespetatuz eta euskal kulturan biziaraziz (NOLEGA).

Bera Kruz Ikastola

Abesua, 5-7, 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Tlfa. 94 616 60 30 - Faxa. 94 616 94 63

berakruz@berakruz.eus

Garapena: dinamika