BERA KRUZ IKASTOLA

Pastorala

Proiektua: Neska umezurtzentzako etxea LIKASIn (CONGOko Errep.)

Niñas huérfanas de LIKASI (Rep. Congo) Niñas huérfanas de LIKASI (Rep. Congo) Bera Kruz Ikastolaren misioan kristau balore eta gure sustraietan oinarritutako eginkizun pedagogikoa garatzea jasota dago jardukizun garrantzitsuenetariko bezala.

Baloreen hezkuntzari garrantzia handia ematen diogunez Ikastolaren Plan Estrategikoan lerro garrantzitsua da hurrengo lau-bost urteetan Proiektu solidario bat aurrera eroatea. Guztia, Hezkuntza Komunitate osoaren partaidetzaz, hau da, familia, ikasle eta irakasleenaz.

Ikastolaren entitate titularra Mertzedaria Misiolariak izanik, eurengana jo dugu zein Proiektu martxan jarri erabakitzeko munduan zehar duten hedapen zabala, unibertsaltasuna alegia, kontuan hartuta. Aipatzekoa da bost kontinenteetan dagoela euren presentzia: Congoko Errepublika Demokratikoan, Zanbian, Perun, Ekuadorren, Guatemalan, Nikaraguan, Mexicon, Amerikar Estatu Batuetan, Japonian, Filipinetan, Taiwanen (Txina), Mikronesian, Espainian eta Erroman.

Proiektu solidarioa

Afrikako Congo Errepublikako komunitateari laguntza emotea erabaki dogu, hain zuzen ere, LIKASIn neskatila umezurtzen hezkuntza eta promoziorako etxea iraikitzeko laguntza ekonomikoa batzen ahaleginduko gara.

Proiektuaren zehaztasunak

LIKASI meatz ingurunean, lurraldearen hegoaldean kokatua dago. Han dagozan Mertzedariek ikastetxe baten (Musofi), osasun zentru baten eta umezurtzekin egiten dute lan. Umezurtz kopurua gero eta handiagoa da gerra, miseria eta VHI dela eta; zer esanik ez, neskak direla gaizkien aurkitzen direnak. 20 bat neskatilentzako etxea eraikitzea da helburua. Proiektuak honako gitxienezko zatiok daukaz:

  • - Etxea eraikitzea: 12.000€
  • - Etxea egokitzea, janztea, ura eroatea: 3.000€

Egin eta egingo duguna

Ikasturte hasieran planifikatu genituen aurtengorako ekintzak. Horrela, kurtso hasierako gelako batzarretan DBHko ikasle nagusienek aurkezpen digital baten bidez aurkeztu zizkien gurasoei zeintzuk ziren gure asmoak.

Ikastolako gune batzuetan muralak jarri dira gogoan izan daiguzan premina bereziak dituztenak eta era berean zer-nola doan proiektua erakusten duten laburpen, argazki eta abarrak.

Gabon inguruan antolatzen den ekitaldiaren barne izan dugu Likasiko umeak gogoan izatea. Santa Ageda egunean abestera irten genuenean bildu zenaren % zati bat Proiekturako izan da, baita ikasturte amaierako ohiko “arrain zozketa”ren dirua eta Tómbola Solidarioarena ere.

Bera Kruz Ikastola

Abesua, 5-7, 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Tlfa. 94 616 60 30 - Faxa. 94 616 94 63

berakruz@berakruz.eus

Garapena: dinamika