BERA KRUZ IKASTOLA

Agenda Escolar 21

Txoko Berdearen Logotipoa

Zer da Eskolako Agenda 21?

Ikastetxeetan aurrera eramaten den proiektu bat da. Ikas komunitate osoa kontutan hartuz, ikastetxeko eta ikastetxearen inguruko garapen jasangarria bultzatzea du helburu nagusi.

Zer da Garapen Jasangarrirako Hezkuntza?

Azken finean, elkartasuna bilatzen duen hezkuntza da, munduko egoeraz jabetzen lagundu, zentzuzko jokabideak eta portaerak sortarazi eta arrazoitutako erabakiak hartzera bultzatuko gaituela; hau da, BIODIBERTSITATEA zein ANIZTASUN KULTURALA errespetatu eta bultzatzeaz gain, hauetaz gozatzea ahalbidetuko duena.

Bera Kruz Ikastolako ikasleak bilboko Guggenheim museoan Bera Kruz Ikastolako ikasleek egindako eskema Bera Kruz Ikastolako ikasleek foro batean Bera Kruz Ikastolako ikasleak irteera batean Bera Kruz Ikastolako ikasleak irteera batean Erosketa Berdea eta kontsumo arduratsua Bera Kruz Ikastolako ikasleak irteera batean Bera Kruz Ikastolako ikasleak ekintza batean Konpostajea Ikastolan Konpostajea Ikastolan Konpostajea Ikastolan Konpostajea Ikastolan Konpostajea Ikastolan

Nola gauzatzen da?

Ikasturtero edo bi ikasturtetan jarraian, ingurumen gai bati ematen zaio lehentasuna. 2003-2004 eta 2004-2005 ikasturteetan ENERGIA gaia sakondu zen eta 2005-2006 eta 2006-2007 ikasturteetan adibidez, HONDAKINEN GAIA landu zen.

07-08 eta 08-09 IKASTURTEETAN: MUGIKORTASUNA

Burutzen diren ekintzak 3 multzotan banatzen dira:

  • - Ikastetxeko hezkuntza curriculumaren berrikuntza bilatzen dutenak.
    • · Interdisziplinitatea landuz.
    • · Irteera ezberdinak curriculumean integratuz: Oizeko irteera, Ecocenter...
    • · Proiektua curriculumean txertatuz.
    • · Irakasleak kontzientziatzeko batzarrak eginez.
  • - Ikastetxeko eta honen inguruko ingurumen egoera hobetzera bideratutakoak.
    • · Ura, energia eta lehengaien (papera, tinta…) kontsumo arduratsua bultzatuz.
    • · Hondakinak gutxituz.
    • · Materialen berrerabilpena eta hondakinen sailkapena bultzatuz.
  • - Ikas komunitatearen parte-hartzea bultzatzen dutenak.
    • · Ikasle, irakasle eta gurasoei egindakoaren berri emanez (''Txoko Berdea''-aren bitartez adibidez).
    • · Ingurumen batzordeak sortuz.
    • · Eskolarteko eta udal foroetan parte hartuz.

09-10 eta 10-11 IKASTURTEETAN: BIODIBERTSITATEA

Aurten ''2010, Biodibertsitatearen Nazioarteko urtea da'' eta guk be Biodibertsitate gaia aukeratu izan dogu bi ikasturteetan lantzeko.

Gure inguruan animalia eta landare asko bizi dira eta ikusi dogu bakoitzak beste batzuen premia dogula bizirik jarraitzeko. Oso garrantzitsua dala bizidunen aniztasuna ez galtzea eta biodibertsitate hori errespetatzen ikastea eta kalterik ez egitea.

Helburu nagusi bi honeek kontutan izanik ekintza asko burutu eta burutzen gagoz. Hemen doaz egin doguzan eta egingo doguzan ekintza batzuk:

  • - Ikasturte hasieran gela guztietan aurreko urteetan hartutako konpromisoak berreskuratu genduzan eta baita Udalari luzatu geuntsozan proposamenak beteta egozan ala ez.
  • - Eskolako diagnostikoa : Gure ikastetxean ba al dago bidiobertsitaterik? Berdea da gure eskola? Emaitza guztiak kontuan hartuz konpromiso barriak eta Udalari luzatzeko proposamen barriak hartu genduzan.
  • - Biodibertsitate hitzaren esanahia aztertu, baita desagertzeko zorian egotea zer dan,….
  • - Natura 2000 sarea zer dan, bere helburuak zeintzuk diran.
  • - LICak zer diran. Zergaitik Lea ibaia eta Artibai ibaia LICak izendatu diran. Bisoi Europarra eta igel zangoluzea.
  • - Parke naturalak eta erreserba naturalak zer diran. Urkiolako parke naturala bisitatu.
  • - Markinako inguruetan bi ibilaldi egin ditugu, GINKANA jokoa antolatuz.
  • - Zuhaitzen ibilbidea egin dogu. Markinako planoa hartuta, zuhaizten MINIGIDA egin dogu udalari foroan aurkezteko.
  • - Ikastolako txikiak, behaketa sustatzen inguruko zelaietan eta lorategietan laginak hartu dabez gero sailkapenak egiteko.
  • - LH 3. eta 4. mailakoak Karpin eta Pozalaguara bisita egingo dabe maiatzean.

2011-2012

Landuko dogun gaia ''Erosketa Berdea eta kontsumo arduratsua'' izango da

Baina, zer da erosketa berdea? Ingurumena babestera zuzenduta dagoen erosketa arduratsua bezala definitu daiteke.

Gure erosketak jasangarriak izateko kontuan izan behar ditugun urratsak landuko ditugu ( erosi aurretik, erosterakoan, erabilera eta hondakinak ). Norberaren eguneroko bizitzan eta baita ikastetxean kontsumo arduratsuaren aldeko jokabideak-jarrerak bultzatu nahi ditugu.

Papera da ikastolan gehien konsumitzen den gaia. Danon artean paper kontsumoa murrizteko prozedurak adostuko ditugu.

Ikasturte amaieran gure lana udalean aurkeztuko dogu.

2012-2013

Iazko gaiarekin jarraituz aurten ''Elikadura arduratsua'' izango da landuko doguna.

Zer gosaltzen duzu zuk egunero? Zer ekarten dozu errekreora ? Zer meriendatzen dozu? Danon artean gosari on bat osatuko dogu eta gosari on bat egitearen aldeko arrazoiak bilatuko ditugu.

Merienda, latak eta latetako freskagarriak eta goxokiak aztertuko ditugu.

Jantokian ere sartukoko gara ( dietak, sasoiko produktuak, bazkaltzeko arauak, zarata maila, hondakinen kudeaketa,...)

2013-2014

Ikasturte honetan ''HONDAKINAK'' gaia landuko dogu.

Hasiera baten, Ikastolan sortzen doguzan hondakinak identifikatuko doguz eta nola kudeatzen doguzan aztertu.

Ikasturte honetan ''HONDAKIN ORGANIKOA'' izango da protagonista. Helburua ikasleei materia organikoa jatorrian banatzearen garrantziaz ohartaraztea da.

Konpostajea Ikastolan ezartzearen helburua, ikasleak bertan materia organikoaren zikloa esperimentatzeko aukera izatea da eta Ikastolan sortutako materia organikoa birziklatzea. Konpostaje prozesuaren eta konpostagailuaren mantentze-lanen ardura LH 5. mailakoena izango da eta irakasle bat egongo da lanak gainbegiratzen eta ebaluatzen.

Bera Kruz Ikastola

Abesua, 5-7, 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Tlfa. 94 616 60 30 - Faxa. 94 616 94 63

berakruz@berakruz.eus

Garapena: dinamika