BERA KRUZ IKASTOLA

Hezkuntza proiektua

Eginkizuna

Bera Kruz Ikastola, 0-16 urte bitarteko ikasleen kalitatezko heziketarako zentrua da, Markina-Xemein eta bere inguruko familiak zerbitzatu nahirik, kristau balore, gure kulturan oinarritutako funtzio pedagogikoa garatuz, jasangarritasunerako heziz, talde lanaren bitartez, gurasoekin harremanak izanaz eta ikasleen jarraipen pertsonalizatuez.

Horretarako estrategia hauez baliatuko da:

  • 1. Euskal kulturaren ezagutza bultzatuko dau. Irakaskuntza osoa D ereduan emanaz, gure inguru eta sustraiekin zerikusia daukaten ekintzetan parte hartuz eta barrikuntza sozio-linguistikoak geureganatuz.
  • 2. Ebangelioaren mezua zabalduko dau. Pastoral ekintzen garapen eta Erlijioaren irakaskuntzagaz.
  • 3. Irakasleen talde-lana bultzatuko dau. Geure lana antolatu eta hobetuaz, alperriko eginkizunak ekidituaz, helburu, printzipio eta jokaera adostu eta guztiak onartuak erabiliaz, poza sortuaz, eta egindako lana eta ahalegina positiboki baloratuaz.
  • 4. Ikasleen jarraipen pertsonala eta orientazioa hobetuko ditu. Guztiak era bardinez onartuaz eta integratuaz, baina ezbardintasunak autortu eta behar dituen laguntzak era sistematikoan bideraturik.
  • 5. Ikaste-irakaste prozesuen gestioa hobetuko dau, datu objetiboetatik abiatu eta ondorio legez emaitza akademiko hobeak, balore eta lan-ohitura, lankidetza, erantzukizun eta alaitasuna izanik. Beti ere jakintza eta teknologia barriak gehituaz joango da.
  • 6. Gurasoekiko hartu-emona sendotuko dau. Konfiantza eta alkarlana hobetuaz, hareen beharrizanetara moldatuko da, baina beti be ikastetxearen printzipioen arabera jokatuaz.
  • 7. Ikastola sendotzeko, kanpoko kolaboratzaileekin harremanak mantenduz lan egingo dau Zuzendaritza taldeak. Ikastetxe legez eta finkotasun profesionalaren garapena ziurtatzeko, ekinbide ezbardinetara irekita egonaz.
  • 8. Garapen jasangarriarekin konprometitutako ekintzak bultzatuko ditu. Ikastetxeko eta herriko ingurumen-kudeaketari dagozkion oinarrizko gaiak Eskola Agenda 21ean aztertuz, berrikusiz eta hobetuz.

Ikusmira

Bera Kruz Ikastolaren egitekoa, ikasleak euren hazkunde eta garapenean guk daukagun konpromisoa sumatuko duten kalitatezko heziera-zentroa lortzea da, kristau balioak irakatsiaz eta bizi eraginaz, mundura zabalik eta gure sustraien barri emonik, izaera horrekin harro-harro egoteko eran.

Oinarri etikoak eta baloreak

  • · Zuhurtzia
  • · Justizia
  • · Sendotasuna
  • · Neurritasuna

PARTEHARTZEA. Alkar ondo hartzen danean, lana ez da hain astun egiten. Guztiok nahi izaten dogu parte hartzea.

AUKERAK EMON DANEI. Txiki askoren artean, emaitza handiak.

AHALEGINA, INPLIKAZIOA. Guztiok egin geinke egiten dogun baino gehiago.

ERANTZUKIZUNA, ARDURA. Berbea emon dogu? Bete daigun.

AUTOESTIMA. Hasi zeure burua aintzat hartzetik.

UMOREA.

AINTZAT HARTZEA. Guztiok nahi izaten dogu aintzat eta kontuan hartuak izatea.

ENPATIA. Jarri haren lekuan, entzun eta alkarri lagundu.

ERRESPETOA. Esan beharrekoak bere lekuan, bere unean eta behar dan moduan esan.

Bera Kruz Ikastola

Abesua, 5-7, 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Tlfa. 94 616 60 30 - Faxa. 94 616 94 63

berakruz@berakruz.eus

Garapena: dinamika