BERA KRUZ IKASTOLA

Lehen Hezkuntza

Bera Kruz Ikastolako ikasleak gelan Bera Kruz Ikastolako ikasleak gelan 6 urtetik 12 urterarteko etapa da eta 16 urterarte hedatzen den Derrigorrezko Irakaskuntza Orokorraren atal bat osatzen du.

Lehen Hezkuntza 3 Ziklotan banatzen da eta Ziklo bakoitza kurtso bik osatzen dute. Haur hezkuntzan hartuta trebetasunak ziurtatzen dituzte.

Talde-lanak gero eta garrantzi gehiago hartzen du bakarkakoa autonomoago izatera pasatuz.

Beharrezko errefortzuak ematen dira: puntualak, laguntza gela… Lengua Española irakasgaia Lehenengo mailatik ematen da. Ingelera erreforzatzeko Natur Zientziak hizkuntza honetan ematen dira. Kurtso bakoitzean, astean 30 ordu egiten dituzte Ikastolan

Ikaslea ebaluatzeko plana

Zikloa sei ebaluazioz osatzen da, hau da, hiru, kurtso bakoitzean. Ebaluazio bakoitzeko programazioetan ebaluaketa era eta ebaluazio irizpideak adierazten dira.

NM750151-n jasoten dira ebaluazioarekin zerikusia duten irizpideak eta adostasunak. Ziklo amaieran irakaslegoak promozioa erabakiko du.

Anistasunaren trataera

Hezkuntza Premia Berezi eta Indartze Neurri guztiei kasu egingo zaie Ikastolako errekurtso pertsonal eta materialen arabera.

Laguntza gela

Laguntza Gelak arreta jarriko die laguntza osagarria behar duten ikasle guztiei, beti ere irakasle klaustroak edo irakasle kontseilu ebaluatzaile batek laguntza hori aurreikusi badute diagnostiko batetan oinarriturik eta gurasoen baimenarekin.

Etorkinak

Badira kurtso batzuk gure herrian hainbat kulturetako etorkinak gure artean ditugula. Azken urteotan nabrmenki gehitu da etorkin kopurua gure ikastolan. Gehitze honi, erantzunik onena eman nahiez, errefortzu linguistikoaren baliabidea jaisten ari gara urterik urte. Era berean ikasle horien gurasoei laguntza bat eskaintzen zaie.

Bera Kruz Ikastola

Abesua, 5-7, 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Tlfa. 94 616 60 30 - Faxa. 94 616 94 63

berakruz@berakruz.eus

Garapena: dinamika