BERA KRUZ IKASTOLA

Haur Hezkuntza

Bera Kruz Ikastolako ikasleak eta irakaslea

2 urte

Ekainean ikasturtea hasi baino lehen, guraso guztiekin bilera egingo da informazio zehatz eta sakonagoak eskaintzeko.

Irailean zehar ordutegi malgua izando dute; apurka apurka gehitzen joango da egonaldia. Urrian ikaslego osoa ordutegi arrunta beteteko gai izaten da.

3-6 urte

Haur bakoitza, ikasturtean zehar burutuko duen ordutegia jarraitzen hasiko da. Bigarren Zikloak, 3-6ak, 16 urterarte hedatzen den Derrigorrezko Irakaskuntza Orokorrari hasiera ematen dio. Gaurregun, eskolara sarrera ofiziala, Eusko Jaurlaritzak araututako izen emate epe ofizial batez, 3 urterekin egiten da.

Haur Hezkuntzaren etapak bere helburu propioak eta bere nortasuna ditu umeen eboluzio fisikoak eta garatzeak garrantzi handia dutelarik. Landu behar diren eremuez gain Atzerriko Hizkuntza, Ingelesa, ematen zaie astean ordu bi ordu erdiko lau saiotan.

Kurtso bakoitzekoek astean zehar 27.5 ordu egiten dituzte Ikastolan, Eusko Jaurlaritzak legez eskatzen duena baino 2.5 ordu gehiago

Ikasketa bidaia programatuak

Bera Kruz Ikastolako Ikasleak eta irakalea Helburua: gizarteratze harrmenak egin, lortutako jakintzak aberastu, pasaia desberdinak ikusmiratu, garraiobide ezberdinak ezagutu, etab.

Ikasturte honetarako programatuak hauek dira:

  • · Ikasgelatik inguru hurbilenera irteera: Ikastolara.
  • · Markinako auzoetara irteera.
  • · Markineko alde zaharrera irteera.
  • · Beste zenbait irteera.
  • · Egun bateko txangoa ikasturte amaieran.

Anistasunaren trataera

Hezkuntza Premia Berezi eta Indartze Neurri guztiei kasu egingo zaie Ikastolako errekurtso pertsonal eta materialen arabera.

Laguntza gela

Laguntza Gelak arreta jarriko die laguntza osagarria behar duten ikasle guztiei, beti ere irakasle klaustroak edo irakasle kontseilu ebaluatzaile batek laguntza hori aurreikusi badute diagnostiko batetan oinarriturik eta gurasoen baimenarekin.

Bera Kruz Ikastola

Abesua, 5-7, 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Tlfa. 94 616 60 30 - Faxa. 94 616 94 63

berakruz@berakruz.eus

Garapena: dinamika