BERA KRUZ IKASTOLA

Historia

1.917ko irailean, Markinako COLEGIO DE LA MERCED zeritxonak hasi zuen bere ikastetxe ibilbidea; Mesedeko Monjek sortua hain zuzen ere. Ikasle kopuru txiki batekin hasi ziren emakumearen prestakuntzara dedikatzeko.

1.945ean, Mesedeko Monjak Berrizko Kongregazioarekin bat egin eta gaurregungo Kongregazioa jarri zen hemen, MMB= Berrizko Mesedeko monja Misiolariak.

1961ean, eraikuntzan obra handiak egin zituzten barnetegia zabalduz eta irakaskuntza mailan Batxillergo mota bi zabalduz: Agrikola eta Administratiboa. Eta izena ere aldatu zuten, COLEGIO DE LA VERA CRUZ ezarriz.

1985ean, COLEGIO DE LA VERA CRUZ eta ZERUTXU IKASTOLA fusionatu ziren eta ordurako hemen irakaskuntza guztia euskeraz egiten zenez (Gaztelera asignatura moduan bakarrik), BERA KRUZ IKASTOLA izena juridikoki hartu zuen. Izaera hau mantentzen du gaur ere.

Irakaskuntza Ertainen Erreforma (IEE – REM) esperimentatu ondoren, 1991/92an LOGSE legearean araberako irakaskuntzaren erreforma hasi zen. Erreforma honen helburuak hauek dira: kalitatea hobetzea, hezkuntza sistema etapa berrietan berrantolatzea eta derrigorrezko irakaskuntza 16 urtera arte luzatzea. Oinarrizko printzipioak hauek dira: Ikastetxeek euren Hezkuntza Proiektua definitu dezakete; Derrigorrezko irakaskuntzak Ikasleen Aniztasunaren Trataera bultzatuko du; Ikasleak gero eta hobeto ikas dezala; Ebaluazioa orientatzailea izango da.

2006an, LOE Lege berria, maiatzaren 3ko 2/2006koa ezarri zen Euskal Autonomia Erkidegoan. Lege hau, 175/2007, urriaren 16ko Dekretuak Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Oinarrizko Curriculuma ezartzen du EAE osorako. 2010ean, martxoaren 30eko 97/2010 Dekretuak aldaketak egin dizkio aipatu Dekretuari. Era berean, apirilaren 20ko 121/2010 Dekretuak Haur Hezkuntzako Curriculuma ezarri du.

LOE Legeak, Europar Erreferentzia Markoan oinarriturik, bizitza osorako ikaskuntzarako oinarrizko diren zortzi gaitasun giltzarri zehaztu ditu, bizitza osoan zehar ikasteko, norberaren errealizazio osoa lortzeko, herritar aktiboa izateko, eta gizartearen kohesioa eta enplegagarritasuna sustatzeko jakintzaren gizartean.

Gaur egun, 0tik 16ra bitarteko Derrigorrezko Irakaskuntzan ari gara. Gela guztiak Eusko Jaurlaritzarekin itunduta daude, 0,1 eta 2koak izan ezik.

Bera Kruz Ikastola

Abesua, 5-7, 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Tlfa. 94 616 60 30 - Faxa. 94 616 94 63

berakruz@berakruz.eus

Garapena: dinamika