BERA KRUZ IKASTOLA

Historia

La Ikastola Bera Kruz en 1.917 (COLEGIO DE LA MERCED) Bera Kruz Ikastola zentru pribatu kontzertatua da, Markina-Xemeingo Abesua kaleko 5. zenbakian kokatua, Bizkaiko Lea-Artibai eskualdean hain zuzen ere.

Markina-Xemeinek, ia 5.000 biztanle ditu 64 Km karratutan, baina hainbat auzo ere baditu 5 km.ren ingurumarian: Iruzubieta, Barinaga, Larruskain… adibidez. Mendiz inguratua dago, abeltzain eta nekazaritza giroko herria da baina industria guneak gero eta indar handiagoa hartzen ari dira.

Bera Kruz Ikastola, herriaren erdian dago, bertaratzen diren ikasleak herrikoak dira gehienbat baina baita inguruko auzoetakoak edota herrietakoak ere. Garraio eta jantoki zerbitzua izatea oso beharrezkoak dira.

Ikastolaren osaketa fisikoa hiru eraikuntzak egiten dute: guztira 3.560 m. karratuko azalera eta 1.800 m. karratuko patioak.

Eraikuntza nagusiak behe solairua eta beste 4 solairu daukaz. Behe solairuak, Abesua kaletik eta Zabalaneko patiotik daukaz sarrerak. Ate printzipalaren gainean Mesedetako Ordenaren eskudoa dago Ikastola honen jabetasuna Mesedeko Monja Misiolariak dutelarik; gaur egun kudeaketa administratiboa Bilboko Gotzaitegiari emana. Fatxada printzipalean adreilu gorria da nagusi eta tarteka leiho asko simetría perfektoan.

''Etxetxoa'' sienes ezagutzen den eraikuntza Haur Hezkuntzari emana, eraikuntza printzipalari itsatsia dago; bien artean larrialdietarako eskailera metalikoa dago. Etxetxo honek behe solairua eta beste gain solairu bi daukaz.

Eraikuntza berriena ''Tailerra'' deritxona, errekondoan dago patioaren eskina baten. Honek ere behe solairua eta beste gain solairu bi daukaz.

Eraikuntza nagusiari lotuta dago Mesedeko Andra Mariaren eliza, barroko garaikoa, bere sarrera printzipala Abesua kaletik dabela, Ikastolaren jarraian bertan

Bera Kruz Ikastola

Abesua, 5-7, 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Tlfa. 94 616 60 30 - Faxa. 94 616 94 63

berakruz@berakruz.eus

Garapena: dinamika